Esku Hutsik Hiltzen Gara.
Nous mourons les mains vides.
~ Pier Paul Berzaitz ~
Azkenik esku hutsik hiltzen gara,
biluztasunak itzultzen gaitu
gure lehen sorlekua izan zen loaren atsedenera,
zertarako orduan ospea, garaipena
afanaren ondasun pilatuak,
Bide bat izan genuen mundutikan ebiltzeko
eta gero urratsik gabe gelditu
Bizitzaren eraikuntza gainbeheratzean,
horrela izan zen handientzat, ttikientzat
denentzat horrela beti
hain izanik iragankorrak
Zu, ni hura eta denak batera azken ordua arte,
azkenean azkenak berdindu ditzan
gure demak, gure lehiak,
Esku hutsik hiltzen gara ordu kunplituan
Aucun commentaire:
Enregistrer un commentaire